10/06/2013

Araia - Aratz Itzulia 13-10-2013 (Kotxez)





Kaixo mendizale guztioi :



Gutako batzuk oraindik Ohianlekura egindako azken ihesaldiaren ondoriak pairatzen ari gara baina hala ere, denboraldi honen bigarren txango hau aurkeztera gatozkizue gogoz beterik. Oraingo honetan, Aizkorri ingurura joango gara eta honako egunean izango da:


Después del comienzo oficial de la temporada, y de hacerlo como se merece, con buena sidra y buenas viandas, vamos a empezar a quemar piernas con nuestra próxima propuesta. Esta vez nos acercamos al entorno de Aizkorri, y será el día :
2013ko urriaren 13an: Araia-Aratz-Araia Itzulia : Irteera hau ikasturtean zehar egin ditugunak baino gogorxeagoa dela esan genezake, baina beste guztiak bezain polita eta interesgarria dudarik gabe. Araiaraino kotxez hurbilduko gara eta hemendik, Zirauntza erreka jarraituta, iturbururaino. Pagadi eder batetik Atabarrate lepora iritsi eta Ubierko aparkalekura bertaratuko gara. San Adriango tunela zeharkatuko dugu Ramonen bordaraino iristeko; hemendik, Araiarako jaitsierari ekingo diogu Petrolera izeneko malda behera hartuta. Hau dena egiterakoan, Aratzeko gailurra gure ezkerraldean utzi beharko dugu.

Guztira, 18 km ibilbide bat da 6 ordutan egiteko modukoak baina gora behera dezentearekin; hala ere, urte sasoi honetan honelakoek ez gaituzte kokiltzen,

ezta gutxiagorik ere!

Tabakaleratik kotxe partikularretan goizeko 08.30ak aldera aterako gara; puntualak izan behar gara Araiara iristeko denbora behar dugulako. Edozein zalantzarako, 653/713.827 (Jon Galarraga) eta 659/543.586 (Gorri) telefonoetara dei dezakezue, baita aitzartemt@euskaltel.net emailera.


-----------------------------------------------

13 de octubre de 2013 : Araia-Aratz-Araia Itzulia : Estamos hablando de una salida quizá algo más exigente que las que hemos hecho esta temporada, pero igualmente interesante. Nos acercaremos en coches hasta el pueblo de Araia, para, desde aquí, remontar el río Zirauntza hasta su nacedero. De aquí, y por un frondoso bosque de hayas, pasaremos por el collado de Atabarrate, y alcanzaremos el aparcamiento de Ubier. Desde este punto, y atravesando el túnel de San Adrián, ascenderemos hasta la borda de Ramonen, y de aquí iniciaremos el descenso hacia Araia por la llamada petrolera. A nuestra izquierda habremos dejado la cumbre del Aratz.
Estamos hablando de un recorrido de unos 18 kilómetros, que nos llevará unas 5 ó 6 horas, en los que se acumula bastante desnivel, pero después de lo subido esta temporada, no es un tema que nos vaya a achantar…
Saldremos de Tabakalera en coches particulares a las 8,30 hrs, controlando la puntualidad, porque tenemos un rato en coche.
Para cualquier duda, estamos en el teléfono 653/713.827 (Jon Galarraga) y 659/543.586 (Gorri), o en el e-mail aitzartemt@euskaltel.net,

No hay comentarios:

Publicar un comentario