3/20/2017

Apirilaren 2, Autobusez


Dima – Baltzola – Leungane – Mañaria
Apirilaren 2an
autobusez.

ARGAZKIAK


Kaixo, mendizaleok:
Bizkaiko Urkiolako Parke Naturala aipatzen dugunean, Anboto, Untzillaitz eta Alluitz bezalako mendiak etortzen zaizkigu burura. Baina, Urkiolako mendatetik mendebaldera badira beste paraje batzuk, ezezagunagoak, paisaje ikusgarriaz gain, lapiaz, kobazulo eta aintzinako elezahar asko eskaintzen dizkigutenak. Ibilbide honetan, Jentilen Zubipetik pasako gara Baltzolako kobazuloak bisitatzeko, eta...
 





 


Kaixo, mendizaleok:
Cuando hablamos del Parque Natural de Urkiola, nos vienen a la cabeza cimas como Anboto, Untzillaitz o Alluitz. Pero, al oeste del puerto de Urkiola, se extiende una zona menos conocida que, además de espectaculares vistas, nos ofrece lapiaces, cuevas y viejas leyendas. En esta excursión pasaremos bajo el enorme arco de Jentil Zubi, visitaremos las cuevas de Baltzola,...

Bizkaiko Urkiolako Parke Naturala aipatzen dugunean, Anboto, Untzillaitz eta Alluitz bezalako mendiak etortzen zaizkigu burura. Baina, Urkiolako mendatetik mendebaldera badira beste paraje batzuk, ezezagunagoak, paisaje ikusgarriaz gain, lapiaz, kobazulo eta aintzinako elezahar asko eskaintzen dizkigutenak. Ibilbide honetan, Jentilen Zubipetik pasako gara Baltzolako kobazuloak bisitatzeko, eta inguruotako mendirik altuenera, Leunganera (1.008 metro), igoko gara, Mugarra mendi puskaren azpitik igaroz, Mañaria herrira jaisteko.
Dima herria pasa ondoren, Indusi auzora (265 m.) hurbilduko gara, eta bertatik hasiko gara ibiltzen. San Frantzisko ermitaren ondotik, Zamakola auzora iritsiko gara, eta igoerari ekingo diogu. Gibeldar baserriak Baltzolarako atea zabalduko digu; berehala, Jentil Zubiaren azpitik igaroko gara eta Baltzola kobazuloaren sarrerara iritsiko gara (KOPETARGIAK ezinbestekoak!!). Sapaian, saguzaharrekin batera, estalaktitak eta eskalatzeko zintzak, zein baino zein gehiago ikusiko ditugu. Koba zeharkatu ondoren, Abaro tunelean sartuko gara, eta bestaldean zelai berdeek ongietorria emango digute. Bidean gora, Baltzola auzo txikia zeharkatu, eta San Lorentzo ermita dotorera (435 m) iritsiko gara.
Gero, eguneko zatirik itsusiena izango dugu. Prozesionariz beteriko pinudi zatarra zeharkatzen duen pistan 45 minutuz gora egin ondoren, Olarreta lepora (625 m) ailegatuko gara, eta ezkerretara hartuko dugu txabola-aterpe batera iritsi arte. Puntu honetan (680m) paisaia erabat aldatuko da, pinudia atzean utziko dugu eta elorri zurien artean, altuera hartzen hasiko gara, inguruko menditzarrak gero eta harroago agertuko zaizkigula. Gorago, pagadi dotorean sartu, eta paraje karstikoan gora, Leungane tontorrera (1.008 m) iritsiko gara. Untzillaitz, Anboto, Udalaitz,… eta Mugarra dotorea ikusiko ditugu.
Mugarrarantz abiatuko gara, eta sentitu gabe, Artatxagan tontorra (995 m) zapalduko dugu. Pagadian behera doan bide politari helduko diogu, eta ordu erdian Mugarrikolanda lepora (760 m) jaitsiko gara. Lepo zabal eta belartsu honetan bi aukera izango ditugu: Mugarra (969 m) mendi dotorera ordu erdian igotzea, eta berriro lepora itzultea. Edo, bestela, zuzenean Mañariara jaisten den bidea hartzea. Mañariarako (205 m) jaitsieran, gure ezkerraldean beti izango ditugu Mugarra mendiaren paretatzarrak eta kobazulo piloa (Jentilkoba, Kobabe, Kobalanda,…).
Guztira, 14 kilometroko bidea izango da, 750 metroko desnibela duena, bost ordutan egitekoa. Mugarra igo nahi izanez gero, ordubete gehiago (200 metroko desnibela) kalkulatuko dugu joan-etorrirako. Bideak ez du zailtasunik, baina Mugarra mendirako igoeran erne ibili behar da. Baltzolako zobazuloan KOPETARGIAK behar dira, eta txikiak beti lagunduta.


Tabakaleratik goizeko 8:00etan autobusez aterako gara; gazteek dohainik,
 Aitzarteko bazkideek 10€ eta bazkideak ez direnek 15€ ordainduko dute.
 Izena emateko, e-maila bidali aitzartemt@gmail.com helbidera.

   

 
Cuando hablamos del Parque Natural de Urkiola, nos vienen a la cabeza cimas como Anboto, Untzillaitz o Alluitz. Pero, al oeste del puerto de Urkiola, se extiende una zona menos conocida que, además de espectaculares vistas, nos ofrece lapiaces, cuevas y viejas leyendas. En esta excursión pasaremos bajo el enorme arco de Jentil Zubi, visitaremos las cuevas de Baltzola, ascenderemos al monte más alto de la zona (Leungane, 1.008 m.), y bajo las imponentes paredes del Mugarra, descenderemos al pueblo de Mañaria.
Después de pasar el pueblo de Dima, nos acercaremos al barrio de Indusi (265 m), desde donde comenzaremos la excursión, junto a la ermita de San Francisco. En pocos minutos llegaremos al barrio de Zamakola y empezaremos la ascensión. El cercano caserío Gibeldar nos abre la puerta del desfiladero que nos llevará a la entrada de la cueva de Baltzola, pasando antes bajo el arco de Jentil Zubi. En el techo de esta gran cueva los murciélagos se cuelgan entre las estalactitas y las cintas de escalada (LINTERNAS imprescindibles). Atravesaremos la gran cueva y, una vez en el exterior, nos meteremos en el túnel de Abaro, a cuya salida, los verdes prados nos darán la bienvenida al mundo exterior. Enseguida llegaremos al pequeño barrio de Baltzola, y un poco más arriba, a la elegante ermita de San Lorenzo (435 m).
Ahora nos toca la parte más fea del día: durante 45 minutos seguiremos una pista por la que atravesaremos un pinar lleno de procesionaria... Cuando lleguemos al collado de Olarreta (625 m), giraremos a la izquierda hasta llegar una chabola-refugio (680 m), desde donde el paisaje cambiará radicalmente. Siguiendo la pequeña pero bien marcada senda, iremos ascendiendo entre espino albar, mientras las cercanas cimas se nos muestran cada vez más desafiantes. Entraremos en un bonito hayedo y por terreno kárstico seguiremos el ascenso hasta la cima de Leungane (1.008 m), desde donde podremos contemplar Untzillaitz, Anboto, Udalaitz… o el elegante Mugarra.
Nos dirigiremos hacia el Mugarra, y sin darnos de cuenta, llegaremos a la cercana cima de Artatxagan (995 m). Bajando por el bonito hayedo, en media hora alcanzaremos el amplio collado de Mugarrikolanda (760 m), desde donde tendremos dos opciones: ascender en media hora al elegante Mugarra (969 m) y volver al collado; o bajar directamente al pueblo de Mañaria (205 m), teniendo a nuestra izquierda los paredones del Mugarra llenos de cuevas (Jentilkoba, Kobabe, Kobalanda,…)
En total serán 14 kms, con 750 metros de desnivel, que recorreremos en unas cinco horas. Si se quiere ascender al Mugarra, hay que calcular otra hora más para subir y bajar desde el collado (200 metros de desnivel). El recorrido no tiene dificultades, pero en el ascenso al Mugarra hay que andar con cuidado. En la cueva de Baltzola, imprescindibles las LINTERNAS, y los pequeños siempre acompañados.
 
Saldremos de Tabakalera en autocar a las 8:00 hrs, y como siempre el 
precio del bus para los jóvenes es gratis, los socios de Aitzarte pagan 
10€, y los no socios 15€, y podéis apuntaros en el e-mail  
 aitzartemt@gmail.com.


No hay comentarios:

Publicar un comentario