VALLIBIERNA ETA OBARRA (IRAILAK 30a-
URRIAK 1a)
Kaixo mendizaleok:
Kurtso hastera goaz; gure txikiek asteburu zoragarria
mendian pasa eta gero, orain helduen txanda da: asteburua Pirineoetan pasako
dugu, beraz kasu honetan esperientzia eta trebezia beharko da.
Plana honakoa da:
1.
Larunbata, Irailaren 30ean: Aneto herritik kotxez presa
bateraino abiatuko gara eta han aparkatuko dugu.
GR11 hartuz Llauset aterpera igoko
gara eta han indarrak berreskuratuko ditugu. Atsedena eta gero GR 11 jarraituz
Villabiernako gailurreraino.(3.067 m)
Handik Culebra tontorrara joateko
Zaldiaren bidea pasa behar dugu, bere izenak adierazten duen moduan zaldiaren
gainean, hori bai ondo lotuta joango gara arriskurik ez pasatzeko. Tontorra
iritsi eta gero jaitsiera hasiko gara abiapunturaino. 6-7 ordu beharko ditugu
13 km egiteko.
2.
Igandea, Urriaren 1ean: Kroketaren bidea egingo
dugu, oso bide polita da, zati batzuk harrizkoak eta beste batzuk baso batetik.
Gure ibilbidea Bonansa gainean hasiko da, GR 15 jarraituz Alins herritik pasako
gara eta handik gurutze batera iritsiko gara: Vallabriga markatzen duen bidetik
jarraituko dugu (GR 18-1) eta Obarra haizpitartetik Croqueta pasabidera
ailegatuko gara eta han bide ferrata egin dutenarekin elkartuko gara. Denok
elkarrekin Ballabriga herrira jaitsiko gara eta han gure ibilbidea bukatuko
dugu Erromanikoa den Obarra santutegia bisitatu eta gero.
IRTEERA: 2 aukera egongo dira:
Ostiralean,
Irailaren 29an 17´00tan
Ostiralean, Irailaren 29an 19´30tan
Tejeria Kalean (Polikiroldegiaren aldapa ondoan)
Irailaren 26an baino lehen apuntatu ezazue, mesedez. Kopurua jakin behar dugu
lo egiteko tokia hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario